DBHko 2. MAILA- GEOGRAFIA ETA HISTORIA

2010/11/02

GIZARTEEN BARRUKO DIBERTSITATEA

GIZARTEEN  BARRUKO DIBERTSITATEA

Gizartea ez da osotasun homogeneoa, kideak bata bestetik oso desberdinak dira eta. Gizartea gizabanakoen taldetan banatu daiteke,estratutan antolatuta eta antzeko bizi-estilo eta mailarekin. Gizartea taldetan banatzeari gizarte-estratifikazio esten zaio.

Mundu garatuan goi klasea ekonomiaren ikuspegitik klase nagusia da, baliabide gehienak kontrolatzen ditu eta.
Erdiko klaseak pertsonen talde zabala hartzen du, eta horiek askotariko okupazioak dituzte.
Oro har, gizarte talde horretan eskuekin lan egiten ez duten langileak sartzen dira. Langileen klasea eskuekin    lan egiten duten langileek osatzen dute.


Industria osteko gizarteetan, eskuekin lan egiten duten langileak gero eta gutxiago dira, zerbitzuak apurka-apurka ugariagoak diraeta. Horrez gain, horien bizimoduak aldatzen ari dira, eta kide askok erdiko klaseko kideen antzeko bizi-estiloa eta bizi-maila dituzte.

GAUR EGUNGO GIZARTEAK

GIZARTEA ETA KULTURA

Industria-gizarteak, batzuetan gizarte garatu esaten zaienak, aurreko aldietako gizarteetatik asko bereizten dira, Europako mugetatik harago garatu dira eta.
  • Industria-gizartearen hedapena Europako ohiko mugetatik kanpo kolonialismoaren eraginez gertatu zen. Kolonialismoak Lurreko gizararte eta kultura mapa aldatu zuen, eta garatzeko bidean zeuden gizarteak edo gizarte azpigaratuak sortu zituen; Hirugarren Mundua. Herrialde horien industria-garapena herrialde garatuetakoa baino askoz txiroagoa delako esaten zaie horrela.
  • Industria osteko gizartea globalizazioaren ondorioa da. Prozesu horren eraginez, munduko gizabanakoek, taldeek, eskualdeek eta herrialdeek elkarren arteko menpekotasun gero eta handiagoa dute. Globalizazioaren fenomenoa faktore askoren araberakoa da, besteak beste, teknologia berrien garapena (faxa, posta elektronikoa, internet, telebista), nazioarteko erakunde eta elkarren kopuruak gora egitea (Nazio Batuak, Europar Batasuna) eta enpresa multinazionalen hedapena.

2010/11/01

URBANIZAZIO-PROZESUA

URBANIZAZIO PROZESUA

Aldi historiko bakoitzaren kokapena espazioan eta denboran eta horien urbanizazioa aztertu:

  • Lehenengo hiriak nekazaritzaren eta abeltzaintzaren jatorriarekin lotu behar dira . (Catal Höyuk)
  • Aro klasikoa Greziako hiriekin eta erromatar armadaren kanpalekuekin lotzen da.
  • Erdi Aroan islamiar mundua hedatzean, ezaugarri desberdineko zibilizazioak sortu ziren, musulmana eta kristaua, eta hirien bi eredu:- Hiri kristauan, batez ere, merkatariak eta eskulangileak bizi ziren, eta merkataritza-jarduerak urriak ziren. Hiri-paisaia esparru harresitu txikiek osatzen zuten. Kaleak estuak izaten ziren, eta alboetan arkupeak eta ataripeak izaten zituzten. Ia guztiek plano irregularra hartu zuten. - Hiri musulmanean askotariko pertsonak bizi ziren, industria eta merkataritza-jarduerak oinarrizkoak ziren. Leku estrategikoetan kokatu ohi ziren, defentsa-izaera zuelako, edo defentsa natural moduan erabilitako ibaien eta amildegien ondoan. Hiri-paisaia eraikinen multzo estuak osatzen zuen, eta kanpotik harresi batek inguratu eta defendatzen zituen. Hiriaren erdialdean meskita nagusia eta merkatua edo zokoa kokatzen ziren. Hiriaren gainerako ataletan kale estuak zeuden, bilbea-bihurria eta laberinto-itxurakoa zen, eta adarbeak edo irteerarik gabeko kaleak ohikoak izaten ziren.
  • Aro Modernoan hiriek bilakaera izan zuten espazioan eta denboran, Errenazimenduan, hiri idealen teoriak ugari ziren eta planteamendu estetiko eta zientifiko egin ziren geroko aldietan gauzatuko zirenak: hiriak hazi egin ziren eta paisaia lorategiak, jauregiak, perspektiba-ardatzak, monumentuak, etab, gehituz edertu zuten.
  • Industria Iraultzatik aurrera, hiriek hazkunde-prozesua abiatu zuten, eta gaur egun ere bizirik dago