DBHko 2. MAILA- GEOGRAFIA ETA HISTORIA

2010/09/30

BIZTANLERIA MUNDUAN

MUNDUKO BIZTANLERIA


Atal honetan ideia nagusia biztanleriak planetan duen banaketa da. Leku batzuen eta besteen artean kontraste handiak daude, askotariko faktore fisiko eta gizatiaren eraginez.
Hori dela eta, honako hauek kontuan hartu behar ditugu:
  • Biztanleriaren dentsitateari buruzko mapa
  • Biztanleria absolutu edo osoa eta biztanleria erlatibo edo biztanle-dentsitatea bereiztea. Formulak erabili
  • Biztanleria inguru fisikoak ezarritako baldintzetara egokitzea.
  • Biztanleriaren dinamismoa: berezko mugimendua (jaiotzak eta heriotzak) eta migrazio mugimendua (migrazio-saldoa). Tasak kalkulatu eta aplikatu.
  • Jaiotza- eta heriotza-tasen banaketa mapa aztertu eta kontinenteen arteko desberdintasunak adierazi.
  • Trantsizio demografikoaren teoria
  • Biztanleriaren garapenari buruzko grafikoaren analisia eta trantsizio demografikoaren azterketa herrialde garatuak,garatu-bidean eta azpigaratuen artean dauden aldean erakusten
  • Erregimen demografiko tradizionala, trantsizio demografikoa eta erregimen demografiko modernoa: ezaugarriak (jaiotza-tasa, heriotza-tasa, bizi itxaropena)
  • Biztanleriaren etorkizuna: desoreka demografikoa munduko biztanleriaren garapen desberdinaren ondorioetako bat
  • Migrazioak: migrazio, emigrazio eta immigrazio kontzeptuen arteko desberdintasunak
  • Migrazioen arrazoiak
  • Migrazio motak
  • Arrazismo eta xenofobia
  • Biztanleria aktiboen eta ez-aktiboen arteko bereizketa
  • Sektore ekonomikoak