DBHko 2. MAILA- GEOGRAFIA ETA HISTORIA

2009/12/30

LEHENENGO ZIBILIZAZIO HISTORIKOAK


Duela 5.000 urte gutxi gora behera, Neolitoko nekazarien taldeak laborantza egiten hasi ziren Lurreko ibai nagusien ertzetan. Nekazaritza ureztatu horri esker, demografiak gora egin zuen, eta hiri oparoak sortu eta esku-langintza eta merkataritza garatu zuten. Denbora aurrera joan ahala, lur horietan lehenengo zibilizazioak agertu ziren; hau da, bizimodua modu antolatu eta konplexuan garatu zuten gizarteak. Gizarte horiei ibai-zibilizazio esaten zaie eta hauek izan ziren: Mesopotamiakoa (Tigris eta Eufrates), Egiptokoa (Nilo), Indiakoa (Ganges eta Indus) eta Txinakoa (ibai Horia)

2009/12/27

GIZAKIAREN JATORRIA

GIZAKIAREN JATORRIA
Gaur egungo gizakiok hominido izeneko goi-mailako primate mota batetik gatoz eta miloika eta miloika urtean garaturiko eboluzio luzearen ondorio gara. Adituen arabera, eboluzio-prozesu hori duela bost miloi urte inguru hasi zen Afrikako ekialdean.
Primateak: azazkaldun bost hatz, burmuin konplexua eta ikusmen frontala dituzten ugaztunak dira. Hominidoak: primateen familiako espezie bat da. Hominido batzuek zutik ibiltzen edota tresnak eraikitzeko eskuak erabiltzen ikasi zuten.

GIZAKIAREN EBOLUZIOA

GIZAKIAREN EBOLUZIOA
Afrikako ekialdean,klima-aldaketa gertatu zen. Horrek, elikagai bila lurrera jaistera behartu zituen zuhaitzetan bizi ziren lehenbiziko hominidoak. Hainbat hominidok jokabide berriak bereganatu zituzten pixkanaka (zutik ibiltzea...) eta horrek aldaketa handiak eragin zituen hominidoen anatomian.
Aldaketak: bizkarezurra bertikal jartzea; bi ankaren gainean oinez ibiltzea eta eskuak libre uztea; burua bizkar gainean zuzen izatea, laringea aldatzea, hizkuntza artikulatua ahalbidetu zuena.

NEOLITO IRAULTZA

NEOLITOAREN SORRERA ETA NEOLITO IRAULTZA
Neolitoa K.a. 8.000 urtearen inguruan hasi zen, Ilgora Emankor izeneko Ekialde hurbileko eremu batean: Tigris eta Eufrates ibaien artean.



Klima aldaketa egon zen eta tenperatura askoz leunagoa zen. Neoliton ekoizpen-ekonomia garatu zen: nekazaritza eta abeltzaintza. Aldaketa horri neolito iraultza esaten zaio izugarrizko aldaketak ekarri zituelako: leunketa, ekoizpen-ekonomia, gizakia sedentario bilakatzea eta beste erlijio-sinesmen eta hileta-ohitura batzuk.

Neolitoko harrizko esku-errota

NEOLITO: BIZITZA ESPIRITUALAREN GARAPENA

Neolitoko herrixketan naturako elementuak gurtzen zituzten: Eguzkia, lurra... Ekialde Hurbileko Neolitoko herrixketan heriotza-errituak egiten zituzten. Neolitoaren amaieran megalitoak eraiketzen hasi ziren: Menhirrak, Harrespilak eta Trikuharriak


Ingalaterrako Sonehengeko harrespila K.a. 3.300 urtearen inguruan hasi zen eraikitzen, eta segur aski, Eguzkia gurtzeko lekua izango zen

2009/12/22

LABAR ARTEA


Goi Paleolitoan, Bizkaiko golkoaren inguruko haitzuloen barnean egindako labar-artea nabarmentzen da. Animalia bakartuen adierzpenak dira. Koloregai okrez, gorriz eta beltzez margotutako mamutak, bisonteak eta elur-oreinak dira gehienak, garaiko elikaduraren oinarri ziren animaliak, hain zuzen ere. Interpretatzeko zailak diren irudiak ere aukitu izan dira; eskuen irudiak eta ikur geometrikoak, adibidez

ERAIKUNTZA MEGALITIKOAK

Metal Aroan Mediterraneoko metal-biltzaileek egindako ekarpenetako bat arkitektua megalitikoa izan zen.





Balear uharteetan, taulak, nabetak eta talayotak eraiki zituzten; eraikuntza haiek helburu argia zuten: erlijioa, hiletak eta defentsa. Penintsulan hainbat hilobi kolektibo, trikuharri edo hilobi-galieria daude. Eraikin horietan metalezko objetuak bitxiak, armak) biltzen zituzten hileta-ostilamenduak aurkitu izan dituzte.

2009/12/21

atmosfera: ariketeen emaitzak

Zerbait idatzi atmosferari buruz testoa irakurri ondoren. Emaitzak aurrean izanda, zuk egindako ariketak zuzendu.

2009/12/20

PALEOLITOA

PALEOLITOKO GIZARTEA ETA BIZIMODUAK
Paleolitoko gizakia harrapakaria zen. Animali handiak ehizatu behar zituen tribu osoa elikatzeko eta tresneria, jantziak eta abar... lortzeko. Labarretako pinturak eta venusak euren sineskerak erakusten dizkigute.

HISTORIAURREA


HISTORIAKO ALDIAK
Historiaurrearen kronologia zehaztea ez da batere zehatza. Hasiera tresnak egiteko gai zen homo agertzeak adierazi zuen, baina data hori behin eta berriro aldatu dira eta. Amaiera idazkera asmatzean gertatu zen, baina hori Lurreko leku guztietan ez zen aldi berean gertatu.
HISTORIAURREA. AROAK
Historiaurrea gizarteriaren lehenbiziko aroa da, arorik luzeena. Aztarnategi arkeologikoei esker dakigu Historiaurrearen berri, eta adituek gizakion, elikagaien, eta garai hartako beste hainbat objeturen aztarnak aurkitu dituzte (armak, era askotako tresnak...)
GIZAKIAREN JATORRIA ETA EBOLUZIOA
Gaur egungo gizakiok hominido izeneko goi-mailako primate mota batetik gatoz eta miloika eta miloika urtean garaturiko eboluzio luzearen ondorio gara. Adituen arabera, eboluzio-prozesu hori duela bost miloi urte inguru hasi zen Afrikako ekialdean.

Afrikako ekialdean,klima-aldaketa gertatu zen. Horrek, elikagai bila lurrera jaistera behartu zituen zuhaitzetan bizi ziren lehenbiziko hominidoak. Hainbat hominidok jokabide berriak bereganatu zituzten pixkanaka (zutik ibiltzea...) eta horrek aldaketa handiak eragin zituen hominidoen anatomian.