DBHko 2. MAILA- GEOGRAFIA ETA HISTORIA

2010/12/03

GERMANIAR ERREINUAK



GERMANIAR ERREINUAK

Germaniarren inbasioek ez zuten eragin erabateko apurketarik Erromatar Inperioaren antolaketarekin, Inperio horretatik oinarrizko erakundeak eta tradizio ugari gorde zituzten.




Germaniar herri guztien artean frankoak nabermendu ziren, batez ere Inperio Karolingioak gaur egungo Europa sortzeko izan zuen garrantzia kontuan hartuta.
Inperio Karolingioaren zatiketa 843. urtean gertatu zen. Zatiketa horretatik gaurko Frantzia eta Alemania sortu ziren
Arkitektura karolingioak Akisgraneko Jauregi kaperan lortu zuen gorengo aldia.
Akisgraneko kapera



 Karlomagnok Juatinianoren aldiko luxuzko bizantziar artea hautatu zuen. Beraz, Jauregi Kapera Ravenako San Vital elizan oinarrituta dago.
Saint Gail monasterioa lan erraldoia da, hainbat eraikin ditu elizaren eta klaustroaren inguruan antolatuta



Bolian egindako lanak eta miniaturak ugariagoak dira. Azken horien artean, Koroatzearen Ebanjelarioa eta Utrechteko Salterioa aipatu behar dira.
Miniaturak pinturak edo marrazkiak ziren, normalean izaera sakratukoak, eta kasuan kasuko aldi historikoko gaiak edo eszenak irudikatzen zituzten.
Horietako askok garai hartako eguneroko bizimoduari eta ohiturei buruzko informazioa ematen digute. Eskuizkribuen orrien ertzetan kokatu ohi ziren, testuko zutabeak bereiziz eta hasierako letretan. Miniaturen artean, ebanjelarioak nabermendu behar dira, hau da, ordena liturgikoaren arabera antolatutako irakurketa ebanjelikoak. Karlomagnoren aldian e banjelario bikainak sortu ziren, eta gaur egun garrantzi berezia duten arte-objetuak dira.

BIZANTZIO

BIZANTZIO


Bizantziar Inperioaren gorengo aldia izan zen agintepean Justinianoren.
Inperioaren hiriburua Konstantinopla zen Honek, bikoitzak harresi izan zituen, eta horren eraginez, Erdi Aro osoan ia erasoezina izan zen. Esker Kokapenari, Europa, Asia Lötzen zituzten eta bide naturalak menperatzen ziten, eta Urrezko Adarra Portu Naturales bikaina zen.
Bizantziar arteak kultura unibertsalari Ekarpen nabarmenak egin dizkio. Besteak Beste, kupula petxinen gaineko, irudiak luzatzea estilizatzea eta, eta mosaikoen edo pinturak utzitako Tipo ikonografikoen edertasuna, hala nola Pantokratorraen eta Ama Birgina eta Umearen irudiak
Helbide elektroniko hauek gomendatzen dizkizuet:
http / /: www.uv.es /-Mahiques / Vitalrav.htm.
http / /: www.xtec.es /-jarrimad / medieval / Bizancio / justiniano.htm.

SANTA SOFIA


2010/11/02

GIZARTEEN BARRUKO DIBERTSITATEA

GIZARTEEN  BARRUKO DIBERTSITATEA

Gizartea ez da osotasun homogeneoa, kideak bata bestetik oso desberdinak dira eta. Gizartea gizabanakoen taldetan banatu daiteke,estratutan antolatuta eta antzeko bizi-estilo eta mailarekin. Gizartea taldetan banatzeari gizarte-estratifikazio esten zaio.

Mundu garatuan goi klasea ekonomiaren ikuspegitik klase nagusia da, baliabide gehienak kontrolatzen ditu eta.
Erdiko klaseak pertsonen talde zabala hartzen du, eta horiek askotariko okupazioak dituzte.
Oro har, gizarte talde horretan eskuekin lan egiten ez duten langileak sartzen dira. Langileen klasea eskuekin    lan egiten duten langileek osatzen dute.


Industria osteko gizarteetan, eskuekin lan egiten duten langileak gero eta gutxiago dira, zerbitzuak apurka-apurka ugariagoak diraeta. Horrez gain, horien bizimoduak aldatzen ari dira, eta kide askok erdiko klaseko kideen antzeko bizi-estiloa eta bizi-maila dituzte.

GAUR EGUNGO GIZARTEAK

GIZARTEA ETA KULTURA

Industria-gizarteak, batzuetan gizarte garatu esaten zaienak, aurreko aldietako gizarteetatik asko bereizten dira, Europako mugetatik harago garatu dira eta.
  • Industria-gizartearen hedapena Europako ohiko mugetatik kanpo kolonialismoaren eraginez gertatu zen. Kolonialismoak Lurreko gizararte eta kultura mapa aldatu zuen, eta garatzeko bidean zeuden gizarteak edo gizarte azpigaratuak sortu zituen; Hirugarren Mundua. Herrialde horien industria-garapena herrialde garatuetakoa baino askoz txiroagoa delako esaten zaie horrela.
  • Industria osteko gizartea globalizazioaren ondorioa da. Prozesu horren eraginez, munduko gizabanakoek, taldeek, eskualdeek eta herrialdeek elkarren arteko menpekotasun gero eta handiagoa dute. Globalizazioaren fenomenoa faktore askoren araberakoa da, besteak beste, teknologia berrien garapena (faxa, posta elektronikoa, internet, telebista), nazioarteko erakunde eta elkarren kopuruak gora egitea (Nazio Batuak, Europar Batasuna) eta enpresa multinazionalen hedapena.

2010/11/01

URBANIZAZIO-PROZESUA

URBANIZAZIO PROZESUA

Aldi historiko bakoitzaren kokapena espazioan eta denboran eta horien urbanizazioa aztertu:

  • Lehenengo hiriak nekazaritzaren eta abeltzaintzaren jatorriarekin lotu behar dira . (Catal Höyuk)
  • Aro klasikoa Greziako hiriekin eta erromatar armadaren kanpalekuekin lotzen da.
  • Erdi Aroan islamiar mundua hedatzean, ezaugarri desberdineko zibilizazioak sortu ziren, musulmana eta kristaua, eta hirien bi eredu:- Hiri kristauan, batez ere, merkatariak eta eskulangileak bizi ziren, eta merkataritza-jarduerak urriak ziren. Hiri-paisaia esparru harresitu txikiek osatzen zuten. Kaleak estuak izaten ziren, eta alboetan arkupeak eta ataripeak izaten zituzten. Ia guztiek plano irregularra hartu zuten. - Hiri musulmanean askotariko pertsonak bizi ziren, industria eta merkataritza-jarduerak oinarrizkoak ziren. Leku estrategikoetan kokatu ohi ziren, defentsa-izaera zuelako, edo defentsa natural moduan erabilitako ibaien eta amildegien ondoan. Hiri-paisaia eraikinen multzo estuak osatzen zuen, eta kanpotik harresi batek inguratu eta defendatzen zituen. Hiriaren erdialdean meskita nagusia eta merkatua edo zokoa kokatzen ziren. Hiriaren gainerako ataletan kale estuak zeuden, bilbea-bihurria eta laberinto-itxurakoa zen, eta adarbeak edo irteerarik gabeko kaleak ohikoak izaten ziren.
  • Aro Modernoan hiriek bilakaera izan zuten espazioan eta denboran, Errenazimenduan, hiri idealen teoriak ugari ziren eta planteamendu estetiko eta zientifiko egin ziren geroko aldietan gauzatuko zirenak: hiriak hazi egin ziren eta paisaia lorategiak, jauregiak, perspektiba-ardatzak, monumentuak, etab, gehituz edertu zuten.
  • Industria Iraultzatik aurrera, hiriek hazkunde-prozesua abiatu zuten, eta gaur egun ere bizirik dago



2010/10/29

HIRIEN MUNDUA

HIRIEN MUNDUA

Munduko hiriko populatzeak landakoa berdindu zuen 2007, eta gehiengoa da herrialdetik aurreratuenetan. Azken horietan, urbanizazio tasa %70etik gorakoa da.
Gai honen edukiak honela daude antolatuta:
  • Giza populatze kontzeptu hau definitzen da; landako populatzea eta hiri kontzeptua irizpide kualitatiboei eta kuantitatiboei jarraituz
  • Hiriek eta horien hazkundeak urbanizazio-prozesuaren etapak, gaur egungo hiriaren ezaugarriak eta herrialde garatuen eta azpigaratuen artean dauden kontrasteak nabarmenduz.
Azpimarratu behar diren ideia nagusiak:
  • Urbanizazio-tasaren gaur egungo hazkundea eta hazkunde horren banaketa geografikoa
  • Herrialde aberatsetako hirien eta herrialde txiroetakoen artean dauden kontrastek, eta hiriko biztanleriaren eta hirien hazkundearen ondorioak. 

2010/09/30

BIZTANLERIA MUNDUAN

MUNDUKO BIZTANLERIA


Atal honetan ideia nagusia biztanleriak planetan duen banaketa da. Leku batzuen eta besteen artean kontraste handiak daude, askotariko faktore fisiko eta gizatiaren eraginez.
Hori dela eta, honako hauek kontuan hartu behar ditugu:
  • Biztanleriaren dentsitateari buruzko mapa
  • Biztanleria absolutu edo osoa eta biztanleria erlatibo edo biztanle-dentsitatea bereiztea. Formulak erabili
  • Biztanleria inguru fisikoak ezarritako baldintzetara egokitzea.
  • Biztanleriaren dinamismoa: berezko mugimendua (jaiotzak eta heriotzak) eta migrazio mugimendua (migrazio-saldoa). Tasak kalkulatu eta aplikatu.
  • Jaiotza- eta heriotza-tasen banaketa mapa aztertu eta kontinenteen arteko desberdintasunak adierazi.
  • Trantsizio demografikoaren teoria
  • Biztanleriaren garapenari buruzko grafikoaren analisia eta trantsizio demografikoaren azterketa herrialde garatuak,garatu-bidean eta azpigaratuen artean dauden aldean erakusten
  • Erregimen demografiko tradizionala, trantsizio demografikoa eta erregimen demografiko modernoa: ezaugarriak (jaiotza-tasa, heriotza-tasa, bizi itxaropena)
  • Biztanleriaren etorkizuna: desoreka demografikoa munduko biztanleriaren garapen desberdinaren ondorioetako bat
  • Migrazioak: migrazio, emigrazio eta immigrazio kontzeptuen arteko desberdintasunak
  • Migrazioen arrazoiak
  • Migrazio motak
  • Arrazismo eta xenofobia
  • Biztanleria aktiboen eta ez-aktiboen arteko bereizketa
  • Sektore ekonomikoak

2010/05/06

AB URBE CONDITA



Ba al zenekien...?
- Bisurte izena Zesarren Erromako garaian sortu zen; izan ere, garai hartan lau urterik behin bikoiztu egiten zen otsailaren 24, latinez martxoko kalendak aurreko seigarren eguna edo seigarren eguna bisa.
- Erromako koliseoan gladiadireen arteko eta gladiadoreen eta animalia basatien arteko borrokak egiten ziren, eta 50.000 ikuslerentzako tokia zegoen.
- Kleopatra, Egiptoko erregina, oso emakume kultua zen, eta Julio Zesarrekin eta Marko Antoniorekin izan zituen harremanei esker, Mediterraneoko bi inperiorik garrantzitsuenak batzear egon zen.
">Erromatar inperioan esklabuak oso garrantsitsuak izan ziren

2010/03/01

Egiptoko zibilizazioa


Egiptoko zibilizazioa Mesopotamiako zibilizazioaren aldi berean sortu zen ia ia.
Egipto Nilo ibaiaren aranean dago, Libiako eta Arabiako basamortuek inguratzen dute, eta nekazaritza emandorrerako oasi erraldoia dela esan daiteke.
Ibaiaren luzeera bi eremu bereizten ditu: Egipto Garaia eta Egipto Beherea

2010/02/24

Ibai zibilizazioak

Lehenengo zibilizazio historikoei ibai zibilizazioak deitzen zaie.

Jarraian sendotzeko ariketa batzuk dauzkazu horretaz zerbait gehiago pentsatseko. Anima zaitez eta emaitzen bila etorri.



1- Nola esaten zaie ">lehenengo zibilizazio historikoei?



2- Zein izan zen nekazaritzaren aurrerapen nagusia lehenengo zibilizazio historikoetan?



3- Zergatik agertu ziren estatuak eta inperioak? Eta idazkera?



4- Zer faktorei esker garatu zen merkataritza Mesopotamian?



5-Zein dira Mesopotamiako eta gaur egungo gizartearen arteko desberdintasun nagusiak?



6- Eta Hammurabiri buruz, zer dakizu?


2010/02/08

METAL AROA

Metal Aroa hiru etapateb banatzen da: kobrea, brontzea eta burdina. Metalari ezker

2010/02/07

Metal Aroa

Non hasi ziren metalak lantzen?

Paleolitoa

Paleolitoa Historiaurreko aldirik luzeena da eta hiru etapatan banatzen da. Zeintzuk dira?
Ondorengo orrian ( http://www.youtube.com/watch?v=92lK4wN-gjw) loturak dituzu hiru etapa hoiei buruz. Hoietan, gizaki motak, bizimodua, gizarte,klima eta erlijioa eta arteari buruz informazioa duzu

Historiaurrea- gizakiaren jatorria eta eboluzioa

Gizakiaren jatorriarekin hasiko gara. Nor zen Charles Darwin?
Afrika gizakiaren jatorria da
Hominidoen ezaugarri bereizleak:- bi hanken gainean gainean eta zutik
- garezurraren eta burmuinaren edukiera
- beste ezaugarri fisikoak...
Hominizazio-prozezua

2010/01/11